Hirigintza

Ondoko dokumentua ez da bateragarria laguntza teknologikoko tresnekin, pantaila irakurgailu batekin adibidez. Beraz, eskuragarritasun arazo bat ukanez gero, administrazio zerbitzuarekin harremanetan jarri: 05 59 54 20 28 / mairie@sare.fr.

Tokiko Hirigintza Plana (THP)

Eraikuntza proiekturik baldin baduzu (etxea, baratzeko aterpea, garajea, igerilekua, etab.) aitzinetik zure proiektuak hirigintza arauak betetzen dituen egiaztatu behar duzu, 2014ko urriaren 3an onarturiko eta indarrean den Sarako Tokiko hirigintza Plana kontsultatuz.

THPa 3 planotan zatitua da:

Eta bakoitzak haren arautegi propioari erantzuten dion eremu desberdinez osatua da:

Euri-ur zonakatzea

Zure proiektuak zolaren irazgaiztea emendatzen baldin badu, euskal Hirigune Elkargoak 2022ko otsailaren 5ean onartu zituen euri uren zonakatze aginduak jarraitu behar dituzu:

Uholde Arrisku Naturalen Prebentzio Plana (UANPP – fr. PPRNI)

Zure lursaila uholde arriskuan den eremuan denik ere egiazta ezazu eta, kasu horretan, zola baliatzeko debeku edo zehaztasunak finkatu direnik denik ere. Neurri horiek Uholde Arrisku Naturalen Prebentzio Planak (UANPP) finkatzen ditu, jadanik dauden uholde arriskuak ez larriagotzeko eta berriak ez sortzeko gisan.

Indarrean den azken prefektura deliberoa hemen kontsulta ezazu:

Behar bada beharko duzu ere:

Bideen zenbakitzea

Azken urteetan euskal lurraldean zuntza optikoaren hedatzeak helbideen egokitzeko beharra agerian ezarri du, Internet sare operadoreen irizpideei erantzunez. Gainera, etxebizitzak berrogeita hamar km² ingurutan sakabanatuak dituen gure herrian, harmonizatze horrek banaketa edo larrialdietarako zerbitzuendako gure kokapena errazten du.

Gisa horretan, Euskal Hirigune Elkargoaren sustenguarekin, gure hautetsiek eguneraketa horretan lan egin dute. Bideak euskarazko berezko izenez apaindu dira eta bizilekuak zenbaki bakar batez. Azken hau bidearen abiapuntuaren eta etxearen artean metrotan den distantziari dagokio. Sistema horrek, etxebizitza berriak izanez gero, jadanik dauden zenbakiak hunkitu gabe zenbaki berriak tartean ezartzea ahalbidetzen du Karta Frantzia mailako Helbideen Datu-baseankontsulta ezazu.

Etxearen nozioa gure euskal nortasunaren zutabeetako bat izanki, hautetsiek helbideetan etxeen jatorrizko izenak atxikitzea hautatu dute. Gure arbasoek abiaturiko elkarrizketa hori, biztanle eta eraikinen artean, deitura eta etxearen izenaren artean, babestu eta transmititu behar dugun historiaren memoriaren markagarria da. Ulertuko zenuen, helbide berri horien gibelean den asmoa bilakaera modernoa ahalbidetzea izan da, gure lurraldean hain errotuak diren kultura berezitasunak atxikitzearekin batera.

Bideen izen berriak onartzen dituen Herriko Kontseiluaren deliberoa (pdf - 11Mo)kontsultza ezazu.

Hirigintza baimenak

Zure proiektuarekin jokoan den guzia finkatu ondoren, zure baimen eskaera txostena osatzen eta pausatzen ahal duzu: