Errugbi, pilota, zaldi, eskubaloi edo saskibaloi zalea izan, Saran zaletasun eta adin guziendako bada!
Aisialdi eta kirol ekipamendu desberdinak daude publikoaren eskuragarri:
- errugbi zelaia,
- Plazako frontoina,
- haurrendako joko eremua,
- Kirolaitz kanpoko kirol anitzeko eremua eta
- Jean Aniotzbehere baliatze anitzeko gela.
Elkar topatzeko eremu horiek zain ditzagun, oraindik luzaz baliatzeko gisan!
Herriko igerilekua
Udatiarren hitzak:
Sarak Ipar Euskal Herriko igerileku ederrena du.
Larrunerako bista ederrarekin eta eremu desberdin eta berotuak diren kanpoko igerilekuekin, Sarako herriko igerilekuak familia gazteak eta igerilari trebeak xarmatzeko behar duen guzia du. Ekainetik irailera irekia, igeriketa kurtsoak ematen dira bertan.
Irekitze ordutegiak
- Ekaina eta irailean: Asteazken eta larunbata arratsaldez 15:00 – 18:00
- Uztaila eta Agorrilean:
- Astelehenetik ostiralera 10:00 – 12:15 eta 14:00 – 19:30
- Larunbatez 10:00 – 12:15 eta 14:00 – 18:00
- Igande eta besta egunez 15:00 – 18:00
Diru-kutxaren hestea oren erdi lehenago.
Tarifak
- Helduen txartela: 3,00 €
- Helduen abonamendua: 23,00 €
- Haurren txartela (3urtetik 14ra): 2,00 €
- Haurren abonamendua (3urtetik 14ra): 15,00 €
- Haurrak (3 urtez petik): urririk
- Dutxen tarifa: 3,00 €
Abonamenduak indarrean den urterako baizik ez du balio eta ez da dirua itzultzen ahalko.
Tenis zelaia
Eremu akuatikoaren gunean tenis zelai bat ere erabilgarri da.
Prezioak
- 1 oreneko txartela: 7,00 €
- Abonamendua: 32,00 €
Tel. : 05 59 54 20 97