Garapen iraunkorra

Herriko etxea energien kontsumoa menperatzearen aldeko ekintzak plantan ezartzeko borondate irmoaren zentzuan engaiatu da.

Herriko kontseiluan ordulari astronomikoz hornituriko elektrika armairuak dituzten sektoretan argiztatze publikoa gauerditik 5etara itzaltzea bozkatu ondoren, argiztatze publikoa zaharberritu ahala sektore bakoitza ordulariz hornitzen dugu. Elektrikaren kontsumo faktura apaltzeaz gain, ekintza horrek, berotegi efektuko gasen isurketa mugatzearekin eta argiak sortu gibelondo txarren kontrako borrokarekin, ingurumenaren babestean parte hartzen du.

Herriko etxearen eraikinetan berogailuaren eta argiaren kudeaketarako aginduak ere emanak izan dira: eraikinetan berogailuen tenperatura apaltzea, 20°-ko agindua errespetatuz, uda honetan herriko igerilekuaren tenperatua apaltzea ere, 25°-tan berotuz aitzineko urteetan 28°-tan izanki.

Portua artisau eremuko herriko etxearen tailerretako teilatua I-ENERen esku emana izan da, panel fotovoltaikoak pausa ditzan. Argindarraren ekoizpenaren eta ondoriozko aurrezkien inguruko segimendua egiten da.

San Pedroko Mandala baratzea, izena emanik denendako irekia den eremu partekatua da. Honen animatzaile den Melanie Guckersek ingurumenaren, baratzezaintza naturalaren eta permakulturaren aldeko sentsibilizazioa egiten du.

Tel.: 06 95 49 68 16

E-posta: melaniegulckers@yahoo.fr